top of page

5 arrazoi txakurrek lagundutako esku-hartzeak eraginkorrak zergatik izan daitezkeen, ikerketa zientifikoen arabera:

  • Writer: Eider Otaegi Oiarzabal
    Eider Otaegi Oiarzabal
  • Oct 18, 2024
  • 1 min read

Updated: Nov 11, 2024





  1. Estresa eta antsietatea murriztea: txakur bat laztantzeak kortisol-maila edota estresaren hormona gutxitzea, eta endorfina gehiago askatzen lagundu dezakeela frogatua dago, horrek ongizate-sentsazioa eraginez.

  2. Lotura emozionala: txakurrak gizakiekin lotura emozional sendoak sortzeko duten gaitasunagatik ezagunak dira. Konexio horrek babes emozionala eta segurtasun-sentsazioa eman diezaieke terapietan parte hartzen duten pertsonei.

  3. Estimulazio sentsoriala: txakur baten presentziak eta harekin hartuemana izateak zentzumenak estimulatu eta kontzientzia sentsoriala hobe dezakete, bereziki onuragarria izan daitekeena aniztasun funtzionala edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonentzat.

  4. Motibazioa eta konpromisoa: txakur batekin lan egiteak motibazioa eta konpromisoa areagotu ditzake saio terapeutikoetan. Jarduera terapeutikoetan parte hartzeko prestutasuna handitu daiteke pertsona askorengan animalia batekin lan egiten dutenean.

  5. Trebetasun sozialak hobetzea: ingurune terapeutiko batean txakurrekin elkarrekintzek gizarte- eta komunikazio-trebetasunak hobetzen lagun dezakete, batez ere gizarte-harremanetarako zailtasunak dituzten pertsonengan.

 
 
 

Comments


bottom of page