Nola kudeatu zure txakurraren Banantzeagatiko Antsietatea š¾
- Eider Otaegi Oiarzabal
- Jan 13
- 2 min read

Banantzeagatiko Antsietatea arazo arrunta da txakur askorentzat, eta txakurraren ongizateari eragiteaz gain, estresa eta frustrazioa ere sortzen ditu familietan. Erronka bat da bai txakurrarentzat eta baita bere zaintzaileentzat ere, baina estrategia egokiekin, posible da arazo hau kudeatzea eta murriztea edo ezabatzea. š”š¶
Zer da Banantzeagatiko Antsietatea?
Banantzeagatiko antsietatea txakur batek bakarrik edo zaintzaileengandik bereizita geratzean estres-maila handia duenean gertatzen da. Honelako jokabideetan ager daiteke:
Gehiegizko zaunkak edo uluak.
Etxean gauzak suntsitzea.
Leku desegokietan pixa edo kaka egitea.
Apatia, dardarak edo gehiegizko arnasestuak jabeak etxetik atera baino lehen.
GARRANTZITSUA: Oso garrantzitsua da ulertzea jokabide horiek ez direla "desobedientzia", txakurrak kudeatzen ez dakien erantzun emozional bizia baizik.
Banantzeagatiko antsietatea kudeatzeko estrategiak
1. Neurriz gaineko agurrak eta berrelkartzeak saihestušŖš
Etxetik irtetean eta etxera itzultzen zarenean lasaitasuna mantendu. Neurriz gaineko agurrek zure txakurraren antsietatea areagotu dezakete. Banaketak normalizatzeko jarrera neutrala aukeratu.
2. Gune Seguru bat Sortu eta Bakarrik Egotera Ohitu š
Aukeratu zure txakurra eroso eta erlaxatuta senti daitekeen etxeko eremu bat. Bertan ohe bat edo zure usaineko mantak jar ditzakezu, jostailuren batekin edo hozka egiteko jostailuren batekin, etab. Espazio hori lasaitasunarekin eta segurtasunarekin lotu behar da. Ezinbestekoa da zure txakurrari bakarrik egonda seguru eta eroso sentitzen erakustea. Hasi denbora laburrekin etxean zauden bitartean, eta luzatu denbora pixkanaka. šļø

3. Estimulazio mentala eta fisikoa eman š§ šŖ
Txakur nekatua txakur lasaiagoa da. Eta energia metatua duen txakur batek antsietatea garatzeko joera handiagoa du. Bakarrik geratu aurretik, ziurtatu zure txakurrak ariketa fisiko nahikoa eta burua estimulatzen duten jarduerak jasotzen dituela.
TEKNIKA NAGUSIA: Desentsibilizazio graduala
Aurreko hiru gakoekin batera, banantzeagatiko antsietatea handia bada edo denbora asko badarama instalatuta, baliteke jokabidea aldatzeko teknika hau ere aplikatu behar izatea. Kontatuko dizut nola egin. š¾š©āš«
Desentsibilizazio gradualaren helburua txakurra bereizte-egoeretan jartzea da, oso modu mailakatuan eta kontrolatuan:
Hasi atea ixten minutu batzuetan etxeko leku desberdinetan zaudenean, sukaldean edo komunean adibidez, txakurra kanpoan dagoen bitartean.
Gero eta denbora eta distantzia gehiago sartu.
Sustatu txakurra gela batean geratzea (espazio segurua erabil dezakezu), zu etxean leku batetik bestera zoazen bitartean (erabili errefortzu positiboa gelditzean, eta ez kasurik egin atzetik duzunean).
Egin "irteera faltsuak": hartu zure giltzak, jantzi oinetakoak, edo egin normalean egingo zenituzkeen ekintzak irten aurretik, baina ez atera etxetik. šš
Azkenik, minutu gutxiko benetako irteerekin hasi, eta denbora pixkanaka handitzen joan.
š Teknika hau aplikatzean, funtsezkoa da fase guztietan lasai egotea: emozio neutroak erabili, ahalik eta gutxien hitz egin eta zure txakurrak erakusten dituen lasaitasun jokabideak indartu.
Pazientzia funtsezkoa da ā³
Banantzeagatiko antsietatea kudeatzeko, denbora, konstantzia eta enpatia behar dira. Garrantzitsua da zure txakurraren erritmoan aurrera egitea eta aurrerapen txiki bakoitza ospatzea. Gogoratu zure lagunari laguntzen ari zarela bakardadeari modu osasungarrian aurre egiteko behar duen konfiantza eta segurtasuna garatzen. šš¶
Tresna eta estrategia egokiekin, zure txakurrak antsietaterik gabe bakarrik geratzen ikas dezake. Ahaleginak merezi du haien ongizatea bermatzeko eta zuen lotura sendotzeko!
Comments