Txakurrek lagundutako Terapien onuradunak izan daitezkeen pertsonak eta kolektiboak.
- Eider Otaegi
- Jan 12
- 1 min read

Txakurrek lagundutako terapien malgutasunari eta eragiten dituzten onura positiboei esker, pertsona, kolektibo eta behar espezifiko askotarako moldagarria eta eraginkorra da, hala nola:
Ikasteko zailtasunak dituzten eta/edo hezkuntza-behar espezifikoak dituzten haur eta nerabeak (TEA, AGN-H, gaitasun handiak, etab.). Laguntza-txakurraren presentziak eta harekin hartu-eman gidatuak arreta, komunikazioa, motibazioa eta autoestimua bezalako gaitasunak hobe ditzake.
Kudeaketa emozionalean zailtasunak, motibazio falta, antsietatea, jokabide alterazioa, ... dituzten haur eta nerabeak. Laguntza txakurraren presentziak eta interakzio gidatuak estresa eta antsietatea murrizten, autokontrola sustatzen eta ongizate emozionala hobetzen lagun dezakete, errendimendu akademiko hobea eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman moldakorragoak erraztuz.
Familia-aldaketako prozesuetan dauden haur eta gazteei laguntzea, haurtzaroko depresioari heltzea, eskola-jazarpen kasuetan laguntzea, beldurrak eta fobiak gainditzea, elikadura-nahasteetan laguntzea, etab. Txakurrekin Lagundutako Esku-hartzeek laguntza emozional eta terapeutiko baliotsua eskaintzen dute.
Pertsona Nagusien Egoitzetan eta Eguneko Zentroetan, menpekotasun egoeran dauden pertsonentzat, narriadura kognitiboa dutenentzat, Alzheimerra edo Parkinsona bezalako gaixotasunak dituztenentzat, ... txakurrekin elkarreraginean aritzeak apatia- eta aztoramen-egoerak murriztu, estresa gutxitu eta ongizate emozionala hobetu ditzake.
Isolamendu sozialean edo bakardadean dauden adinekoentzat ere, txakur batek konpainia eskaini, estresa murriztu, autoestimua handitu eta jarduera fisikoa eta mentala sustatzen du. Bere presentziak poza eta ongizate orokorra hobetzen duten konexio uneak ekartzen ditu.
Antsietatea, depresioa edo osasun mentalarekin lotutako beste egoera batzuk dituzten pertsonak. Txakurrarekin harremanak eta loturak antsietatea gutxitzen, autoestimua hobetzen eta gogo-aldartea hobetzen lagundu dezake.
Aniztasun funtzionala duten pertsonak edo errehabilitazio fisiko edo psikologikoko prozesuetan dauden pertsonak, non txakurrak estimulu positibo eta motibazional gisa ager daitezkeen, mugimendu- eta sentimen-trebetasunen garapena areagotuz, autonomia eta autoestimua sustatuz eta errehabilitazio-tratamenduekiko atxikimendua indartuz.
Comments