top of page

Niri buruz

Txikitatik esan nuen albaitaria izango nintzela, baina bai letrak (filosofia, psikologia,...) gustuko nituelako, edota albaitaritza-kliniketako esperientziek animaliekin harremana mugatua izango nuela ikusarazi zidatelako, azkenean Giza-Zientzietan lizentziatu nintzen.

 

Enpresa-arloan espezializatu nintzen, eta urte batzuk eman nituen komunikazioan, giza baliabideetan eta finantzetan lan egiten, beti bezeroengandik eta pertsonengandik hurbil, eta, beraz, asko ikasi nuen, eta zentzu askotan hazten lagundu zidaten, baina zerbait falta zitzaidala ere sentitu nuen.

 

Animalien artean beti sentitu naiz ondo; zoriontsuago, osoago, libreago. Beraz, egun batean amestera ausartu nintzen eta pasioa eta lanbidea uztartzen saiatuko nintzela erabaki nuen, eta bide aberasgarri bezain erronkaz beteriko bati ekin nion. Unibertsitatera itzuli nintzen prestakuntza jasotzera, eta bizitza berregiteari heldu nion.  Pixkanaka, nire bidea egiten joan nintzen. 

Nire ezagutza-kabia: Abeletxea.

Egunero, 7 urtez, 10 espezie baino gehiagoko 80 animalia baino gehiagorekin batera elkar-bizitzeak, mugitzeko askatasuna ematen zien naturgune batean, eta egunero jendearentzako ateak irekiz, behaketarako eta esperientziak eta bizipenak metatzeko milaka ordu eskaini zizkidan,  zer egiten duten eta zergatik egiten duten ulertzeko balio izan zidatenak. 

 

Aldi berean, gero eta gehiago ohartu nintzen animalien psikologia ulertzea funtsezkoa dela giza psikologiaren ezagutzan sakondu ahal izateko. Izan ere, hainbat espezietako portaerak nola agertzen diren ikustean, hobeto uler dezakegu zergatik jokatzen dugun gizakiok egiten dugun bezala.

 

Gaur egun, hezkuntza-, gizarte- nahiz terapia-programak diseinatzeko balio didaten ikaskuntzak.

"Eman eta ahaztu, erakutsi eta gogoan dut, parte hartu eta ikasi".   Benjamin Franklin

Prestakuntza

Giza Zientziak: Enpresan lizentziatu nintzen (2005ean, Donostiako Deustuko Unibertsitatean), eta zenbait urtez enpresetan lanean aritu ondoren, norabide profesionala aldatu eta Animaliek lagundutako esku-hartzeetan espezializatu nintzen (2014an, Oviedoko Unibertsitatean). 

 

Inoiz ez diot nire burua prestatzeari utzi. Lizentziatu ondoren, eta orduko lanpostuei lotuta, komunikazioa, jasangarritasuna, lidergoa eta coaching ontologikoa bezalako arloetan trebatu nintzen. Pertsonak eta animaliak elkartu behar nituen garaia iritsi zenean, aldiz, neuropsikologian, etologian (animalien portaera aztertzen duen zientzia), aniztasunaren arretan eta hezkuntzan trebatu nintzen.

 

Asko gustatzen zait ikastea. Egiten duguna hobetzeko modua da, eta hortik harago, geure buruak elikatzeko modurik onena iruditzen zait.

 

“Ikasi betiko biziko bazina bezala”. Mahatma Gandhi.

Etiopia

Bizitzako beste esperientzia batzuk.

Nire amak transmititu zidan Afrikarekiko maitasuna. Gogoan dut elkarrekin ikusten genituela txikitatik kontinente ezezagun hari buruzko dokumentalak. Eta bere begiradan beti zegoen lilura, maitasuna, elkarkidetza. Horrek eraginda seguraski, aukera izan bezain laster, "Afrika" ezagutzera joan nintzen, 23 urterekin,Abobora, Etiopiara, lehenengo, eta 5 urte geroago Accrara, Ghanara.

 

Hilabete batzuk eman nituen bietan, bertako familiekin bizitzen, eta proiektu humanitarioetan parte hartuz. Horrek esperientzia izugarriak bizitzeko aukera eman zidan, gordin bezain aberasgarriak. Abobon, Etiopiako eskualde isolatu batean, non biztanle gehienak pobreziaren atalasetik oso behera bizi diren, egunero ikusten nuena lixeritzea bera erronka bat zen. Irakasle gisa egin nuen lan lehen hezkuntzako eskola batean. Ghanan, hezkuntza- eta gizarte-proiektuetan parte hartu nuen. Proiektu horien helburua, batetik, kaleko haurrak eskolara joatea zen, eta, bestetik, emakumeak laneratzea. Esaldi entzunak dira, baina denborarekin gero eta argiago dut, nahiz eta, orduan, ni zerbait ematera nindoala sentitu, askoz gehiago ekarri nuela nik handik hona bueltan.

Africa

Abobo, Etiopia (2008)

Africa

Accra, Ghana (2012)

bottom of page